Colegiado

Nov 06

TESTU LABURREN FEUSE SARIA 2026

HELBURUA: FEUSE Sarien helburua, farmazia edota osasunaren arloko gaien euskarazko dibulgazioa egitea eta hauek ezagutaraztea da.

SARIAK:
~ Lehenengo saria: 300€ko saria, ziurtagiria eta lana Farmaberri aldizkari elektronikoan argitaratzea.
~ Bigarren eta hirugarren saria: Sariaren ziurtagiria eta lana Farmaberri aldizkari elektronikoan argitaratzea.

OINARRIAK:
▪ Testuaren gaia farmazia edota osasunaren ingurukoa izango da.
▪ Edozein motatako testuak izan daiteke (iritzizkoak, ikerketa lanak, etab).
▪ Testuak originalak eta argitaratu gabeak izango dira. Ez dira argitaratutako lanen itzulpenak onartuko.
▪ Testua word formatuan idatzia izango da eta gehienez 1000 hitz izango ditu. Taula eta irudiak onartuko dira.

AURKEZPENA ETA EPE MUGA: Lanak 2025eko abenduaren 31a baino lehen bidali behar dira honako helbidera: feuseelkartea@gmail.com.
Testuaz gain, aparteko dokumentu batean egilearen datuak idatziko dira: egilearen izen-deiturak, helbidea, herria, posta-kodea, telefono zenbakia eta helbide elektronikoa.

EPAIMAHAIA: FEUSEko batzordeko kideek osatuko dute eta erabakia 2025ko urtarrilaren 31ean emango zaie aditzera parte hartzaileei. Epaimahaiak lanen kalitatea, zuzentasuna, erakargarritasuna eta hizkuntzaren egokitasuna hartuko ditu kontuan.

GAINONTZEKO KLAUSULAK: Sariketa honetara aurkezteak esan nahi du oinarri hauek guztiak onartzen direla. Antolatzaileek ez dute bere gain hartzen saritutako lanetan adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik. FEUSEko batzordeko kideek ezingo dute parte hartu sariketa honetan.

Registration

Forgotten Password?

 

Existen solicitudes activas de medicamentos urgentes

Acceder al listado

 

Premiazko sendagaien eskaera aktiboak daude

Zerrenda ikusi