Farmazialari batek farmazia komunitariotik garatutako osasun ekintzak; bere gaitasun profesionalak gaixotasunen prebentziorako eta biztanleriaren hala nola medikamentu eta osasun produktu hartzaileen osasunaren hobekuntzarako erabiliko ditu, tratamenduen erabilera prozesua eta emaitzak optimizatzeko jokabide aktiboa izanik. Ekintza horiek, osasun sistemaren helburu orokorrekin lerrokatuta, izaera propioa dute, bere ebaluaketa eta ordainketa ahalbidetzen dituzten definizioa, helburuak, prozedurak eta dokumentazio sistemak lagun, bere unibertsaltasuna, iraunkortasuna eta jasangarritasuna bermatzeko.