Zerbitzu profesionalak

Hurkoa

ETXEZ ETXEKO FARMAZIA ARRETA HAUSKORTASUN EGOERAN DAUDEN GIPUZKOAKO PAZIENTEENTZAT (HURKOA)

Arreta Farmazeutikoaren (AF) kontzeptua honela definitzen da: “tratamendu farmakologikoaren hornidura arduratsua, pazientearen bizi-kalitatea hobetzen duten emaitza zehatzak lortzeko helburuarekin”. Definizio honen eskutik, herrialdeen arteko eboluzio aldakorrarekin, abiatu zen farmaziaren trantsizioa produktuan (medikamentua) oinarritutako jarduera baten garapenetik pazientearengana zuzendutako praktika batera.

Gipuzkoako Farmazialarien Elkargo Ofiziala historikoki farmazia arretaren sustatzailetako bat izan da Espainiako eremuan, farmazia arretaren proiektu ezberdinetan modu aktiboan partaide eta sustatzaile izanik. Gizartearen pixkanakako zahartzetik sortutako behar soziosanitario berriekin eta diziplina anitzeko lanarekin kointzidituz, Hurkoa Fundazioak sustatutako Hauskortasunerako Arreta Plan Integralaren garapenean kolaboratzea hautatzen du Farmazia Komunitarioan garatutako farmazia arretaren bidez.

Helburu orokorra Hurkoa Fundazioarekin kolaboratzean datza farmazia komunitariotik paziente hauskorren arretarako diziplina anitzeko taldean partaide izanik.

Helburu berezi modura ondorengoak izango genituzke:

  • Farmazia komunitariotik paziente hauskorren kasuak detektatzen kolaboratzea
  • Hurkoa Fundazioaren Hauskortasun Proiektuan barne hartutako pazienteen medikazioaren erabilera optimizatzea
  • Hurkoa-ren sentsibilizazio kanpainan kolaboratzea

Registration

Forgotten Password?

 

Premiazko sendagaien eskaera aktiboak daude

Zerrenda ikusi