Jan 28

BERRIKUNTZAREN ETA IRAUNKORTASUNAREN CINFA SARIAK

Aurten ere (dagoeneko 12 dira), Farmazia Komunitarioko Berrikuntzarako Cinfa Sarien deialdi berria ireki dugu. Horrek esan nahi du 2021ean farmazietan ezarri diren proiektu berritzaileak bilatzen ari garela. Jasotako proposamen guztietatik, hiruk 2.500 €jasoko dituzte.

Hamabigarren edizio hau berritasun batekin dator
Sarietako bat farmaziaren iraunkortasunari eskainiko zaio. Era horretan, gizarte jasangarriagoa lortzeko bidean, bai etikaren aldetik, bai gizartearen eta ingurumenaren aldetik, beren aletxoa ekarriko duten ekimenak sustatu nahi ditugu.

Zure bila gabiltza
Bideo honetan deialdi berria aurkezten dugu: https://youtu.be/3xrm4UD0p-s

Ez duzu wifia, bonbilla edo lehen algoritmo informatikoa asmatu beharrik; aitzitik, epe luzera balioa sortzen duten eguneroko keinu txikiak ezagutu nahi ditugu. Esate baterako, pazienteak zaintzeko modu berriak, ingurumena babesteko proiektuak, auzoan garrantzitsuagoak izateko ekintzak edo teknologia berriei ahalik eta etekin handiena ateratzeko ideiak izan daitezke.

Aurkezteko epea 2022ko otsailaren 28ra arte egongo da zabalik.
Edizio honetan, 2.500 €-ko 3 sari egongo dira.
Hiru sarituei beren proiektuak aurkezteko gonbita egingo zaie Infarma-Madridera.

Parte hartzeko eta oinarriak ezagutzeko, bisitatu http://innovacionenlafarmacia.cinfa.com

Registration

Forgotten Password?

 

Premiazko sendagaien eskaera aktiboak daude

Zerrenda ikusi