Zer da CreditCOFG?
Gipuzkoako Farmazilarien Elkargoak sortutako puntu sistema berria da, gure jarduera profesionaletan elkargokideen partaidetza ahalegintzeko.
Farmazilariak elkargoko jardueretan parte hartzera animatzeko helburuarekin jaio da, batez ere formakuntzarekin, programekin… zerikusia dutenak.
Zein da CreditCOFGen helburua?
Elkargoak antolatzen dituen jarduera profesionaletan parte hartzera animatzea, haien ahalegina saritzea eta elkargokide aktiboenak saritzea.
Zer dira Botikak?
Elkargoaren urteko fidelizazio-puntuak dira, prestakuntza- eta lanbide-jardueretan parte hartzeagatik metatuko dituzunak.
Zertarako balio dute?
Elkargoak antolatzen dituen prestakuntza-jardueretan parte hartzeagatik trukatu ahal izango dituzu. Urtero, beka espezifikoekin aintzatetsiko ditugu puntu gehien lortzen dituzten 3 elkargokideak, elkargoaren barruko edo kanpoko prestakuntza-jarduerengatik truka ditzaten: jardunaldiak, biltzarrak, masterrak, ikastaroak, etab. Gure filosofia prestakuntza jasotzeko interes handiena duenak erraztasun gehiago jaso behar dituela da.
Nola metatu daitezke Botikak?
Urtero ekainean, inkesta bat pasako zaizue elkargokide guztiei, ikasturtean zehar egindako jarduera guztiak erregistratzeko (adb. iraila 2020 – ekaina 2021). Behin erregistratuta, GSEak elkargokide bakoitzaren jarduera guztiak errebisatu eta dagozkien Botik kopuruak banatuko zaizkie.