FEUSE, Farmazialari Euskaldunen Elkartetik “Asteazken Kulturala” jardunaldira gonbidatu nahi zaituztegu. Datorren asteazkenean, urriaren 22an, egingo da, UPV/EHUko Farmazia Fakultatean, Gasteizen.
Oraingo honetan, FEUSE izango da eguneko protagonista, eta ikasle zein farmazialarien interesa pizteko bereziki pentsatutako programa bat prestatu dugu.
Hona hemen ekitaldiaren informazioa:
📅 Data: Asteazkena, urriak 22.
🕛 Ordua: 12:00 – 14:00.
📍 Tokia: Farmazia Fakultatea, UPV/EHU (Vitoria-Gasteiz).
Programa:
• 12:00 – 12:30 FEUSEren aurkezpena.
• 12:30 – 13:15 Adimen artifizialari buruzko hitzaldia, Maite Oronoz UPV/EHUko Hizkuntza eta Informatika Sistemako irakaslearen eskutik.
• 13:15 – 14:00 Mahai-ingurua: Euskarak farmazian duen garrantzia, lau farmazialariren parte-hartzearekin.
Sep
30
Comments are closed.