Arabako Farmazialarien Elkargo Ofizialak hautaketa-prozesu bat hasi du Arabako Farmazialarien Elkargo Ofizialerako farmazialari lanpostu bat betetzeko, ezaugarri hauekin:
Eskakizunak:
• Farmaziako lizentziaduna edo gradua
• Farmazia-zerbitzu asistentzialetako prestakuntza (Atxikidura, Jarraipen Farmakoterapeutikoa, SPDak, etab.)
• Esperientzia medikamentuaren datu-baseen erabileran (BOT PLUS).
• Informatika erabiltzaile-mailan (Office)
• Taldean lan egiteko gaitasuna
• Lana egokitzeko eta antolatzeko gaitasuna, sormena eta konpromisoa dituen pertsona proaktiboa.
Honako hauek baloratuko dira:
• Lanbide-esperientzia farmazia-bulegoan edo farmazia-sektoreko beste arlo batzuetan.
• Esperientzia Nodofarma Asistentzialaren erabileran.
• Beste arlo batzuetako prestakuntza: formulazio magistrala, ortopedia, dermofarmazia…
• Hizkuntzak: euskara, ingelesa, etab.
• Sare sozialak erabiltzea
Bete beharreko funtzioak:
• Farmazia komunitarioan farmazia-laguntzako zerbitzu profesionalen ezarpena koordinatzea.
• Elkargoaren prestakuntza-eskaintza koordinatzea.
• Administrazioarekin, elkargo profesionalekin eta beste erakunde batzuekin proiektuak garatzea.
• Osasun-programak abian jartzea eta horien jarraipena egitea.
• Osasun-hezkuntzako kanpainak garatzea eta koordinatzea.
• Zirkularrak eta dokumentu zientifiko-teknikoak egitea.
• Elkargoaren batzorde eta lantaldeetan parte hartzea.
• Sendagaien informazio-zentroari egindako kontsulten ebazpena
• Elkargoaren web-orriko eduki espezifikoak mantentzea.
• Deskribatutako funtzioak orientagarriak dira, hautatutako farmazialariak horrela zehazten diren beste lan batzuk egin behar izatearen kaltetan izan gabe.
Eskaintzen da:
• Lanaldi osoko ordezkapen-kontratua.
• Lanaldi zatitua astelehenetik ostiralera.
• Berehala lanean hastea.
• Soldata: farmazia-bulegoaren hitzarmenaren arabera.
• Prestakuntza eta garapen profesionalerako aukera.
• Postu dinamikoa eta sortzailea.
Hautagaitzak:
Bidali curriculuma cofalava.selec@gmail.com helbidera 2025eko irailaren 15a baino lehen.
Comments are closed.