Farmazialariak hautatzen ditugu Lowestoft, Hereford, Gilllingham eta Colefordeko farmazia-bulegoetan lan egiteko. Lanpostuak farmaziako alboko lanpostuak dira, eta gerente-lanpostura igotzeko aukera dago. Erresuma Batuan oso garatuta dago arreta farmazeutikoa, eta gizarte-segurantzak finantzatzen du; farmazialariak legezko gaitasuna du errezetatzeko (neurri bateraino), txertoa jartzeko eta ospitaleekin eta medikuekin kontsultak egiteko.
Baldintzak:
Farmaziako lizentziatura/gradua, EBko unibertsitate batean
Ingeles-maila altua (C1, C2)
Farmazia-bulegoan izandako esperientzia baloratuko da.
Arreta farmazeutikoari buruzko prestakuntza baloratuko da.
Hauek eskaintzen ditugu:
Soldata: 51.000 – 54.000 €gordin urtean (gutxi gorabehera 3.500 garbi hilean)
45 ordu astean. 9: 00etatik 18:00etara, astean bost egunetan.
Bi urteko kontratu luzagarria.
Relocation package gehienez 3.000 €aparteko soldataren gainean, lehen soldatarekin ordaintzeko.
Bost asteko oporrak urtean.
Ez da jaiegunetan lan egiten, ezta gaueko guardiarik edo lanaldi zatiturik ere.
Farmazia-arretako prestakuntza.
Elkargoko kide egitea eta Visa lortzeko laguntza.
Interesa izanez gero, jarri harremanetan: javiermadrid@pharmarecs.com



Comments are closed.