Sep 29

SANTA MARINA OSPITALEA (BILBO), FARMAZIAKO OSASUN-ATALEKO BURUAREN LANPOSTUA BETETZEKO LEHIAKETARAKO DEIA EGITEN DUENA

Santa Marina Ospitaleko Farmaziako osasun-ataleko buruaren lanpostua hutsik dago. Hori dela eta, lanpostu hori betetzeko deialdi publikoa iragartzea erabaki du zuzendari gerente honek. Lanpostu hori hutsik dago, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluan, Osakidetzako lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuan, Osasun Zerbitzuetako estatutupeko langileen esparru-estatutuari buruzko abenduaren 16ko 55/2003 Legean eta Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen testu bategina onartzen duen urriaren 30eko 5/2015 Legegintzako Errege Dekretuan xedatutakoaren arabera.

Eskaerak aurkezteko epea: 2025eko urriaren 17ra arte

Ikusi deialdia

Registration

Forgotten Password?

 

Premiazko sendagaien eskaera aktiboak daude

Zerrenda ikusi