Bilbo-Basurtu Erakunde Sanitario Integratuan hutsik dago Ospitaleko Farmaziako sekzio sanitarioko buruaren lanpostua. Hori dela eta, lanpostu hori betetzeko deialdi publikoa iragartzea erabaki du Gerentziako Zuzendaritza honek, honako arau hauetan xedatutakoaren arabera: Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. hirugarren arau erkidea; Osakidetzako lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretua; Osasun Zerbitzuetako estatutupeko langileen esparru-estatutuari buruzko abenduaren 16ko 55/2003 Legea; eta Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuari buruzko Legearen testu bategina onartzen duen urriaren 30eko 5/2015 Legegintzako Errege Dekretua.
Eskabideak uztailaren 4ra arte aurkeztea.
Comments are closed.